Ulergaitzak zaizkigun hitzak alde batera utzi, eta gure aspaldiko arbasoen nondik norakoak azaltzen ditu liburu honek: izotzaldietan nola bizi ziren; zer ehizatu eta jaten zuten; sua eta lanabesak nola asmatu zituzten; hizkuntza noiz sortu zen; nola ekin zioten migratzeari eta Lurra kolonizatzeari; arteaz gozatzeko gaitasuna zergatik garatu zuten; Neolitoak ekarri zituen aldaketak...
1948 eta 1953. urteetan Alfred Kinseyk estatubatuarren sexu -portaeraz soziologi txosten sakonak argitaratu zituenean, sexuaz gero eta jarrera irekiagoa edukitzen hasi ziren eta hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarreko hasieran "sexu -iraultza" gauzatu zen. Denboraldi horretan Betty Friedan-ek Feminitatearen Mistika (1963) argitaratu zuen, hau da, emakumeen askatasun -mugimenduaren hasieratzat jo izan dena.
Liburu berri honetan, Historiaurrean hasi eta gaur arte euskal ekonomiak izan duen garapenaren berri eskaintzen da. Nekazaritzak, industriak, merkataritzak eta gainerako ekonomiako sektoreek mendeetan zehar izan duten bilakaerarekin batera, zerikusi zuzena duten demografia, gizarte-dinamika, erakundeak eta sistema politikoak, gatazkak, zerga-sistema eta abar ere azaltzen dira. Ingurune naturaletik abiatzen da lan hau, euskal gizartea garatzen joan den bizimodua eta antolamendu ekonomikoa, politikoa eta soziala ulertzeko.
Bidaiako esperientziak ordea, espezie berrien era ketaz pentsatzera bultzatu zuen. Hegoamerikan eginda ko indusketetan desagertutako animalia askoren hezu rrak eta maskor fosilduak aurkitu zituzten. Darwinek ezagutzen zuen flora eta fauna fosildua, baina bere begiz ikusitako indusketetan arazoa aurrez aurre ager tzen zitzaion; alegia, garai batean Lurrean orain ez bezalako animalia eta landareak egon zirela, noizbait desagertu ziren arte. Gero suntsitutako espezie haien lekua beste batzuek hartu zuten. Nola hartu zuten ordea?
Izenburuak berak aditzera ematen duenez, lan honen ardatz nagusia honako hau da: Afrikari buruz ditugun estereotipoak baztertu behar ditugu eta Afrikak gizadiaren historian, Mendebaldeko garapenean, bioaniztasunean, kultura-aberastasunean eta hainbat gizarte-baliotan egin eta egingo dizkigun ekarpenak kontuan hartu. Afrikak izugarrizko baliabideak baditu, nola azal daitezke egun jasaten dituen pobrezia, izurriteak, goseteak eta gerrak?