Euskal Herria eta sorginak edukia argitaratu berri du Gaiak Argitaletxeak

Euskal Herria eta sorginen inguruan edukia argitaratu berri du Gaiak Argitaletxeak webgunean. ... Frantziako Enrike IV.a erregearen aginduz Lapurdiko sorginkeria zigortzera etorritako De Lancre epaileak, Euskal Herria sorginkeriarako joera handiko nazioa (Satanek berak aukeraturiko sorginkeri minte gia) zergatik zen adierazi zuen ...


Euskal Mitoen inguruko edukia argitaratu berri du Gaiak Argitaletxeak

Lehenengo tenpluak zuhaitzak, urak eta haitzak ziren. Haitza suntsiezintasunaren eta iraupenaren adie razgarri zen. Zuhaitza bizitza eta ugalmenaren seinale zen. Aldiro hostoa erori eta sortzen zaio. Urak garbita suna eta bizitzaren hazia adierazten zuen. Hiru elementu hauek zituzten lekuak unibertsoaren erakusgarri zirela esan daiteke. Beti izan dira gurtzarako leku, eta inguru berezi horietatik sendatzeko edo mirariak egiteko ahal mena jariatzen ...


HISTORIAKO PERTSONAIA HANDIAK

Ikasmaterial berri bat gune honetan. Mendeetan zehar, mundu osoan eta hainbat eremutan (politikan, kulturan, pentsamenduan, erlijioan, zientzian...) eragina izan duten 70 pertsonaiaren bidez, Alexandro Handia konkistatzailearekin hasi eta Bill Gateseraino, gizonezkoak zein emakumezkoak (hainbat euskaldun barne), politikariak zein agintariak, artistak zein pentsalariak edo erlijiozko protagonista nagusiak, esploratzaile zein zientzia- eta teknologia-aurkitzaile garrantzitsuenetako zenbait direla bide... munduan eta historian zehar bidaiatzea eskaintzen da, guztiok errealitatearen konplexutasunaz eta aberastasunez jabe gaitezen.


Nanoteknologiaren iraultza

Nanopartikulak, arriskutsuak al dira osasunerako? Nola lortu teknologia berri honen gizarte-kontrola? Liburu honetan unibertso mikroskopikoaren azterketaren berri ematen da, nanoteknologia kontzeptua egoki azaltzeko. Medikuntzan eta arlo militarrean zientzia berri honek dituen aplikazioak aztertzen dira eta baita sektore publiko nahiz pribatuen lehia hori guztia kontrolatzeko.


Gaiak Argitaletxeak bere twitter-ra ireki du

Garaiak, teknologia mailari dagokionean behintzat, ziztu bizian aldatzen ari dira. Sare sozialek, interneten, lehen mailako garrantzia hartu dute azken hilabeteeotan. Honegatik guztiagatik, eta batez ere, gure irakurleetatik hurbil egon nahi dugulako, gaurtik aurrera, Gaiak Argitaletxearen berri twitter sare sozialean aurki dezakezue.