SIGMUND FREUD: ‘Egonezina kulturan’

Hona hemen Freuden libururik garrantzitsuenetako bat. Bertan kulturaren eta gizakiaren arteko harremanak aztertzen dira. Kultura-eboluzioa giza espezieak bizirik irauteko duen borrokaren isla da. Gizakiak bulkaden errepresioa barneratzen ikasten du, bere jarraipena segurtatzeko: niaren aurrean supernia sortzen da. Harreman horietan agertzen dira erruduntasun-sentimendua eta moralaren genealogia. Supernia kanpoko zentsuraren jarraitzailea da, nolabait. Eta bulkaden errepresioaren bidez kultura sortzen da.


Gaiak Argitaldaria urtero bezala Durangon izango da

Durangoko azokak egun gutxi barru bere 44. urte beteko ditu eta urtero bezala Gaiak Argitaldaria bertan izango da. Gogoratu, Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak Abenduaren 4tik 8ra irekiko dituela. Hona hemen, Gaiak-en eskutik, Durangoko azokan egongo diren azken argitalpenen zerrenda.


Hitzaldia: Ura, gizadiaren ondarea‏

Larunbatean, hilaren 21ean, Eskoriatzako Ibarraundi Museoan, Ekain Martinez Lizarduikoak hitzaldi bat eskainiko du "Ura, gizadiaren ondarea" liburua aurkezteko. Arraltsaldeko 6etan izango da hori.


Zer da zure burmuinari buruz dakizuna? (Francisco J. Rubia)

Gizadiaren historian zehar badaude hainbat eta hainbat teoria eta ikerketa galdera jakin batzuen inguruan. Lo zergatik egiten dugu eta amets zergatik egiten dugu? Egia al da koloreak usaintzen dituzten pertsonak daudela? Egia al da gure adimen-ahalmenaren ehuneko hamar baino erabiltzen ez dugula? Egia al da ezkertiak eskuinak baino azkarragoak direla? Zer da seigarren sentimena? Francisco J. Rubia neurozientzialariak topiko arruntenetariko batzuk desegiten ditu liburu berri honetan eta gure burmuinari buruzko 60 galdera zoragarriren soluzioa eskaintzen digu.


Ekain Martinez Lizarduikoa, «Ura, gizadiaren ondarea» lanaren egilea: «Urte gutxiren buruan ura izugarrizko arazoa izango dela diote kalkulu askok»

Zenbat aldiz ireki ote dugu txorrota? Eta oraindik ez gara ohartu bertatik isurtzen dena kolorerik gabeko urrea dela. Donostiako aditu honek urik gabe bizirik ez dagoela nabarmendu, eta gaia lehenengo planoan jarri nahi izan du, lehengai honekin lotutako kontzeptuak ulertzen ez ditugun bitartean ez garelako gai izanen gure bizitza eta gizartea ulertzeko.