Oppenheimer eta Manhattan Proiektua

Robert Oppenheimer lehergailu atomikoaren sortzailea izan zen. Liburu berri honetan, zientzialari haren biografia eskaintzen da. Egileek Manhattan Proiektua garatzera eta Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietan bonba hilgarri haiek jaurtitzera eraman zuen testuingurua azaltzen dute, baita zientzia-jardueraren eta esperimentuen arriskuei buruz izan diren eztabaidak ere. OPPENHEIMER ETA MANHATTAN PROIEKTUA (Lehergailu atomikoa: nork, zergatik, zertarako...) Oinarrizko Liburutegia. 86. alea


Giessbach-eko funikularra. Europako zaharrena.

Giessbach-eko funikularra da Europan dabilenen artean zaharrena. Lakua batean hasten da eta hotel batera igoten zaitu. Oso polita txangoa... ea gustatzen zaizuen !! Joseba


URA, GIZADIAREN ONDAREA

Gaiak argitaletxeak liburu berri bat plazaratu du: URA, GIZADIAREN ONDAREA Ura ezinbesteko elementua da gizadiaren garapenerako, kultura ororen mundu sinbolikoa igartzeko, gaur egun gertatzen ari diren eta etorkizunean gertatuko diren gatazkak ulertzeko... Horren guztiaren berri ematea da liburu honen helburu nagusia, urarekin lotura duten kontuen berririk ez badugu, ez baikara gauza izango gure bizitzaren eta gure gizartearen jabe izateko.


Trevithick-en lurrun tren-makina??

… agian lurrun lokomotora hau lehenengoa izatea?? Zaila da esaten noiz izan den burndinbidearen hasiera. Burdinbidearen hasiera bilakaera izan da baina batzuk de Trevithick-aren tren-makinari ematen diote ohorea. Beste batzuk, ordea, ez.


HISTORIAURREKO XAMANAK (Liburu berria)

Liburu hau mugarri bat da haitzuloetako artean jakin-mina duen edonorentzat. Horren eraginez, Europaren Paleolitoko artearen ikerketak bultzada berri bat jaso du; baita eztabaida sutsuak sortu ere (hemen jasotzen direnak). Izan ere, aspaldidanik baztertuta zeuden galderak berriro ere plazaratu dira. Nola egin zientzia? Noraino lot daitezke hipotesiak datu enpirikoekin? Bateragarria dira arte hura sortu zutenen unibertso sinbolikoa eta xamanismoaren hipotesia? Gogora dezagun espirituen munduarekin harremanetan jartzeko xamanismoak Eurasian izan zuela sorleku garrantzitsu bat (xaman hitza hizkuntza siberiar batetik dator).