Euskal gaiak - 2012/04/17
Euskal Ama Birjina beltzak [Eus+]

"Erdi Aroan zehar bidaiatzen" liburuan kontatzen denez, Ataungo San Sebastian ermitan bildu ziren behin zazpi Ama Birjina beltz. Gau iluneko hego-haizearekin, sorgin-afaria egin ondoren, probintziako zazpi herritara zabaldu ziren. Donejakue Bidean, Gipuzkoaren zazpi zaindariak: Irunera, Junkal; Hondarribira, Guadalupe; Hernanira, Zikuñaga; Donostiara, Koro; Debara, Itziar; Urretxura, Zabaleta; eta Aretxabaletara, Zabale. Elezaharraren arabera, Ama Birjina beltz horien kokalekuen zeregina Gipuzkoa zeharkatzen zuten Santiagorako bideak seinalatzea zen. Ahaztu gabe, jakina, Santiagorako bide horiek kristautasunaren aurretiko iniziazio-ibilbideen gainean ezarri zirela. [+]

 

300
Ezagutzen al dituzu?

Ez duzu oraindik iGaiak ezagutzen? Ikusi zer den

Gure denda ezagutzen al duzu? Denda

Bildumaren batean harpidedun izan nahi al zenuke? Harpidetu

Gurekin harremanetan jartzeko Harremanetan jarri