Teknologia - 2012/05/28
Garuna PCaren kontra [Eus+]

Batek baino gehiagok galde diezaioke bere buruari: zenbat gigabyteko memoria dauka gizakiaren garunak? Giza garuna ez da ordenagailuaren parekoa, baina neurona bakoitzak bit 1 edukiko balu, 4 terabyteeko memoria-ahalmena izatera iritsiko litzateke. Baina, konparazio hori egitea ez litzateke egokia izango. Izan ere, neurona bakoitzak 50.000 sinapsi inguru dituela kontuan hartu beharko genuke kalkulu hori egiterakoan. Neuronen arteko pultsu transmisiorako zelularteko lotura bereizia da sinapsia, eta, beraz, garunaren ahalmena asko handituko luke. Ahalmena milaka terabytekoa izango litzateke. Gainera, garunak, sekuentzialki lan egin baino, paraleloan prozesatzen du informazioa. Datuen ulermenerako, mekanismo guztiak erabiltzen ditu. Eta ez hori bakarrik. Bere informazio-biltegiratzea handi dezake konexio eta neurona kopurua ugaltzearen bidez. Beraz, giza garunak ez du inolako arazorik informazioa gordetzeko. PC batek baino gaitasun askoz handiagoa dauka. [+]

 

300
1# Oso interesgarria artikulua. Zorionak.
2# Psikologiako nire ikasleek gustora irakurriko dute.Interesgarria oso.
3# Hona hemen beste dozenaka artikulu pdf formatuan eskuragarri: http://www.gaiak.net/zazpika/index.php
Ezagutzen al dituzu?

Ez duzu oraindik iGaiak ezagutzen? Ikusi zer den

Gure denda ezagutzen al duzu? Denda

Bildumaren batean harpidedun izan nahi al zenuke? Harpidetu

Gurekin harremanetan jartzeko Harremanetan jarri