Gizarte zientziak (bideoa) - 2012/02/02
Stonehenge-ko misterioa [+]

Honako bideoak Stonehenge-ko misterioaz hitzegiten digu. Laburbilduta, wikipediak honakoa dio misterio honi buruz: Stonehenge historiaurreko neolito garaiko monumentua da, harrespil motakoa. Brontze Aroan eraikia, Amesburytik 3,2 km mendebalderantz dago, Wiltshire konderrian, Britainia Handia, Salisbury udalerritik 13 kilometro inguru iparralderantz. Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak deritzon multzoko zati da. Stonehenge harri bloke laukizuzen handiez osatutako lau zirkunferentzia kontzentrikoz osatuta dago; kanpoaldekoak, hogeita hamar metroko diametroa du, hareharrizko harri laukizuzen handiez osatuta dago, jatorriz, goialdea ateburuez gain hartua zegoen, hauek ere harrizkoak, gaur egun beren lekuetan zazpi ateburu besterik ez direlarik gelditzen. Kanpo lerro honen barnean beste hareharri urdinezko bloke txikiagoen zirkulua dago. Honek kolore berdineko hareharrizko harriekin eraikitako ferra itxurako egitura bat du bere barnean hertsirik, bere barnean "aldarea" ezinez ezagutzen den hareharrizko harlauza bat dago. [+]

 



Ezagutzen al dituzu?

Ez duzu oraindik iGaiak ezagutzen? Ikusi zer den

Gure denda ezagutzen al duzu? Denda

Bildumaren batean harpidedun izan nahi al zenuke? Harpidetu

Gurekin harremanetan jartzeko Harremanetan jarri