Edukien atala sortu zenetik jadanik Gaiak Argitaletxeak ia 20 monografiko argitaratu ditu. Besteak beste, Espezieen jatorria, Euskal Herria eta sorginak, Euskal Mitoak, Dinosauruek Lurra menderatu zutenean, Baleak eta euskal arrantza, ...
Anton Borjaren «Euskal Herriko Ekonomiaren Historia» (Gaiak, 2009) liburuak Euskal Herriko jarduera ekonomikoaren dokumentazio zehatza eskaintzen du bere fase historiko guztietan.Az keneko gaietan euskal Herriko fordismo eta postfordismoaz hitzegiten digu.
Ulergaitzak zaizkigun hitzak alde batera utzi, eta gure aspaldiko arbasoen nondik norakoak azaltzen ditu liburu honek: izotzaldietan nola bizi ziren; zer ehizatu eta jaten zuten; sua eta lanabesak nola asmatu zituzten; hizkuntza noiz sortu zen; nola ekin zioten migratzeari eta Lurra kolonizatzeari; arteaz gozatzeko gaitasuna zergatik garatu zuten; Neolitoak ekarri zituen aldaketak...
1948 eta 1953. urteetan Alfred Kinseyk estatubatuarren sexu -portaeraz soziologi txosten sakonak argitaratu zituenean, sexuaz gero eta jarrera irekiagoa edukitzen hasi ziren eta hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarreko hasieran "sexu -iraultza" gauzatu zen. Denboraldi horretan Betty Friedan-ek Feminitatearen Mistika (1963) argitaratu zuen, hau da, emakumeen askatasun -mugimenduaren hasieratzat jo izan dena.
Liburu berri honetan, Historiaurrean hasi eta gaur arte euskal ekonomiak izan duen garapenaren berri eskaintzen da. Nekazaritzak, industriak, merkataritzak eta gainerako ekonomiako sektoreek mendeetan zehar izan duten bilakaerarekin batera, zerikusi zuzena duten demografia, gizarte-dinamika, erakundeak eta sistema politikoak, gatazkak, zerga-sistema eta abar ere azaltzen dira. Ingurune naturaletik abiatzen da lan hau, euskal gizartea garatzen joan den bizimodua eta antolamendu ekonomikoa, politikoa eta soziala ulertzeko.