Zientziaren jakintza sinesgarria al da? Zientziari egiten zaizkion erasoak toki askotatik datoz. Kontsebadorea beldur da zientziak ezagutzen duen mundu bakarra suntsituko ote dion; aurrerakoiak etorkizuneko paradisua pozoituko diola uste du... Baina zientziaren aldekoen arrazoiak ere aurrekoenak bezain sendatasun gabeak dira. Liburu berri honetan, John Zimanek zientziaren oinarri teorikoa eta komunitate zientifikoaren funtzionamendua azterten ditu.
Bidaiako esperientziak ordea, espezie berrien era ketaz pentsatzera bultzatu zuen. Hegoamerikan eginda ko indusketetan desagertutako animalia askoren hezu rrak eta maskor fosilduak aurkitu zituzten. Darwinek ezagutzen zuen flora eta fauna fosildua, baina bere begiz ikusitako indusketetan arazoa aurrez aurre ager tzen zitzaion; alegia, garai batean Lurrean orain ez bezalako animalia eta landareak egon zirela, noizbait desagertu ziren arte. Gero suntsitutako espezie haien lekua beste batzuek hartu zuten. Nola hartu zuten ordea?
Larunbatean, hilaren 21ean, Eskoriatzako Ibarraundi Museoan, Ekain Martinez Lizarduikoak hitzaldi bat eskainiko du "Ura, gizadiaren ondarea" liburua aurkezteko. Arraltsaldeko 6etan izango da hori.
Gizadiaren historian zehar badaude hainbat eta hainbat teoria eta ikerketa galdera jakin batzuen inguruan. Lo zergatik egiten dugu eta amets zergatik egiten dugu? Egia al da koloreak usaintzen dituzten pertsonak daudela? Egia al da gure adimen-ahalmenaren ehuneko hamar baino erabiltzen ez dugula? Egia al da ezkertiak eskuinak baino azkarragoak direla? Zer da seigarren sentimena? Francisco J. Rubia neurozientzialariak topiko arruntenetariko batzuk desegiten ditu liburu berri honetan eta gure burmuinari buruzko 60 galdera zoragarriren soluzioa eskaintzen digu.
Zientziaren objetibotasunaz Argia astekarian http://www.argia.com/argia-astekaria/2185/zientziaren-itzalak-pertsonaren-forma-du